Albistea entzun

Josu Ibargutxi. Frankismoaren Aurkako, Kereilaren Euskal Plataforma

«Itxaropentsu gaude, baina Espainiako justiziak esku hartu behar du »

MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2020ko urtarrilak 17 - Gasteiz

Servini epaileak «oso pauso garrantzitsua» eman duela uste du Josu Ibargutxik (Eibar, Gipuzkoa, 1949). Justizia egitea espero du.

Servinik Madrilen itaunduko du Martin Villa azkenean.

Oso pauso garrantzitsua da. Ikusiko dugu aurreantzean zer gertatzen den, baina espero dugu gobernu berri honek beste begirune bat agertzea nazioarteko justiziari eta beste modu batez jokatzea, Espainia behartuta dago nazioarteko justizia betetzera.

Zer espero duzue?

Justizia egingo den itxaropena dugu. Baina, horretarako, Espainiako Gobernuak inpunitateari heldu behar dio behingoz. Espainiako justiziak esku hartu behar du auzian.

Mobilizazioak egingo dituzue?

Bai. Martin Villa epaitu! kanpaina abiatu genuen elkarte memorialistek egitasmoak antolatuko ditugu martxoaren 20an, Argentinako enbaxadaren aurrean eta estatuko beste toki batzuetan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Kontseiluko kide diren eragileetako ordezkariak, atzo, Durangoko San Agustin kulturgunean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eskisabelek adostasuna eta «letra larriko politika» aldarrikatu ditu

Julen Aperribai

Euskararen biziberritzea «justiziari eta kohesio sozialari» lotutako auzia dela adierazi du idazkari nagusiak, eta aurreratu du balio horiekin bat egiten duten guztiekin ados jartzea izango duela xede.
ESIko kargugabetzeen harira egindako protesta, atzo, Donostian. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Egunero elkartuko dira ESIkoak, kargugabetuak berriz integratu arte

Oihana Teyseyre Koskarat

Osakidetzako krisia dela eta, elkarrizketarako «prest» agertu da Bingen Zupiria, baina adierazi du badirela «leku egokiak» mintzatzeko, hedabideetatik kanpo

EH Bilduren hezkuntza konferentzian aritutako hizlariak. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Hezkuntza itunak «jauzia» ekartzea nahi du EH Bilduk

Gotzon Hermosilla

Hezkuntza konferentzia egin du Bilbon. Lege berriak koalizioaren ustez ekarri beharko lituzkeen urratsak zerrendatu ditu Otxandianok

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Ume batek 3 urterekin ez badu hitz egiten, ja hasi behar da lantzen»

Irati Urdalleta Lete

Gutxi gorabehera bi urteko desfasea atzematen ari dira umeen hizketaren garapenean. Horrek izan ditzakeen ondorioez ohartarazi du Rodriguezek: «Hiztegi gutxiago daukate, ezagutza gutxiago dute...».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.