ZUZENKETAK

2022ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
PSOEk eta Unidas Podemosek iazko azaroan adostu zituzten mozal legea erreformatzeko proposamenari jartzeko 51 zuzenketak. Ondorengoak dira nagusietako batzuk.
Atxiloketak. Manifestariak polizia etxeetan atxikitzeko denbora tartea sei ordutik bira murriztea, «ezohiko kasuetan» izan ezik. Gainera, askatzean, atzeman diren lekura eraman beharko dituzte bueltan.
Miaketak. Herritarrak miatzean, agenteek ezingo dituzte beste batzuen aurrean osoki edo partzialki biluztu.
Materiala. Istiluen aurkako materialen erabilera zehazteko protokoloak garatuko dituzte, kalte fisiko txikienak eragin ditzaketen materialen erabilera lehenesteko.
Irudiak. Indar polizialen ekintzen irudiak hartzea baimenduko da.
Zilegitasuna. Polizia atestatuen egiazkotasun presuntzioa mantenduko da, betiere hura «koherentea, logikoa eta arrazoizkoa» bada.
Mobilizazioak. Aurrez jakinarazi gabeko mobilizazioen aurkako neurririk ez da hartuko, ez bada indarkeria edo desordena publikoko deliturik atzematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.