Salvini Orbanekin batzartu da, migrazioak hizpide

2018ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Matteo Salvini Italiako Barne ministroa Viktor Orban Hungariako lehen ministroarekin batzartu zen atzo, migrazioari buruz hitz egiteko. Migratzaileen aurkako politikak partekatzen dituzte, eta berretsi zuten hala egiten jarraituko dutela.

Espainian, bitartean, uztailaren 26an Ceutako hesia saltatu zuten 602 migratzaileetatik hamar atxilotu dituzte, «antolaketa kriminala» leporatuta. Etorkinen behin-behineko harrera zentroan zeudela atxilotu ditu Poliziak hamar lagunak. Gaur eramango dituzte epailearen aurrera. Zigor Kodearen arabera, hiru eta bost urte arteko kartzela zigorrak ezar diezazkiekete.

Grezian, berriz, Poliziak atzo atxilotu zituen ERCI Emergency Response Centre International gobernuz kanpoko erakundeko hiru kide, migratzaileak ilegalki herrialde batetik bestera eramaten zituztelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.