GAKOAK

2019ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Honako hauek dira lan gatazkaren puntu nagusiak:

1. Enplegua. Matrikulazioaren beherakadaren ondorioz lanik gabe geratuko diren beharginentzat lanpostua bermatzeko plan zehatz bat nahi dute sindikatuek. Patronalak hori betetzeko konpromisoa hartu zuen azken proposamenean.

2. Soldaten parekatzea. Bigarren Hezkuntzako irakasleen soldatak parekatzeko eskatu dute sindikatuek. Kristau Eskolak konpromisoa hartu du eskari hori betetzeko, baina ez du zehaztu nola egingo duen.

3. Erosahalmena. Ituna berritu gabe egon den hamar urteetan galdutako erosahalmena berreskuratu nahi dute langileek. Sindikatuak prest daude KPI gehi %3ko igoerarekin ituna egiteko. Patronalak puntu bateko igoera proposatu du orain arte.

4. Lan karga. Eskolak prestatzeko ordu osagarriak aitortzeko eta urte osoan ikastetxetik kanpo egindako 70 lanordu aitortzeko eskatu dute sindikatuek. Patronalak 40 ordu onartzeko konpromisoa zehaztu zuen azken proposamenean.

5. Lanbide Heziketa. Lanbide Heziketan jarduten duten beharginen lanaldia erregulatzea nahi dute sindikatuek. Patronalak 32 orduko lan astea eskaini du.

6. Arlo feminizatuak. Hezkuntza bereziko eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko langileen lanaldia erregularizatzeko eskatu dute sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.