Adingabeen irudi sexualak direla-eta, hiru gizon atxilo

2020ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Ertzaintzak abiatutako ikerketa baten ondorioz, Guardia Zibilak hiru gizonezko atxilotu ditu, lau neska adingabe pornografia edukiak grabatzera behartzeagatik. Atxiloketak Malagan (Andaluzia, Espainia), Madrilen eta Coruñan (Galizia) egin dituzte —atxilotuetako bi adingabeak dira—, baina biktimak euskal herritarrak dira: orain arte 12 eta 15 urte bitarteko lau neska aurkitu ditu Ertzaintzak Araban eta Gipuzkoan, baina uste dute gehiago ere izan daitezkeela, eta ikerketa ez dute oraindik itxi. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, atxilotuek Internet bidez eta sare sozialetan zabaldu dituzte nesken irudiak 43 herrialdetan.

Bestalde, Gasteizko udaltzainek 17 urteko mutil bat atxilotu zuten larunbatean, 15 urteko neska lagun ohiari eraso egitea eta haren adiskideak labana batez mehatxatzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.