Noiz sortua: 2019-08-29 00:30:00

Ezin gara gelditu

Josu Iraeta - Idazlea

2019ko abuztuak 29

Katalunian gertatutakoaz jabetuz, Espainiar Gobernua eta ezker abertzalearen inguruan garatutako hainbat mugimendu sozial, kultural nahiz politikoaren arteko konfrontazioak agintzen duena da, erne egotea, gaurko PSOE ez baita batere fidagarria.

Diskurtso «ofizialak» behin eta berriro agertu arren modu interesatu bezain totalitarioan, zuzenbideko estatuaren defentsaren baitan «dena balekoa dela», Kataluniako — «Procés» aren zentzugabekerian gertatu bezala- sistema demokratikoaren sinesgarritasuna kolokan jartzen duen tesi baten aurrean murgiltzen ditu legelariak. Errealitate benetan larria bistaratzen duen horrek, ez liguke itsu utzi behar Espainiako Auzitegi Nazionalean jokoan dagoen aferari dagokionez, hau da; á botere judizialak zuzenbideko estatuaren eskema barruan duen estatus instituzionala, eta auzipetuen eskubide konstituzionalen azalekoa ez ezik, funtsezko errespetua.

Arazoa ez da berria, eta iritzi publikoaren aurrean instituzioen sinesgarritasunari mesede handirik egiten ez dieten sasi-epaiketari esker, botere judizialari legezkotasuna kendu zaio, beste hainbat boterearen morroi bezala agertuz. Nahiz prentsa organikoak, aho batez txalotu, Kataluniako Procés-aren aurka Manuel Marchena jaunak zuzendutako epaiketa, laster fakultatetan ikertuko dela azpimarratuz.

Mariano Rajoy jaunaren gobernuaren garaitik, eta haren sustatzaile izandako Jose Maria Aznar jaunaren ibilbide errepresiboa jarraitu besterik ez dute egiten, eta bereziki euskal presoei dagozkien eskubideak urratzen ditu. «Beraien» demokrazia kudeatzen dute. Beraz lasai esan daiteke, Moncloatik demokraziari ematen zaizkion ostikada guztiak eta asko dira- espainiar Konstituzioa dute logela. Aspaldidanik zuzenbidearen eta justiziaren arteko urruntzea bizitzen ari gara. Garai bateko doktrina zaharra egunean dago, non zuzenbide positiboa, bidezkoa ere baden. Horrek gauza bakarra esan nahi du: posizio totalitarioak defendatzea, alegia.

Gaur egungo legelari askoren ustez, legeak ez dira bidezkoak edo ez, legeak baino ez dira. Eta lege horien jatorria botere legegilean dago, bale, baina diktadore izan nahi zuen ikaslearen boterea eratorri egiten den ala ez eztabaidatu gabe.Egoera aztertuz gero, gogora datorkit, zuzenbidea historikoki boterearekin lotuta egoteaz gain, boterea bera ere badela. Izan ere, nork edo nortzuk sortzen dute zuzenbidea gure gizartean? Ba horretarako boterea dutenek alegia. Beraz, lasai asko esan dezakegu, zuzenbidea eta boterea gauza bera direla.

Gogoeta xume honek beste honakoa dakarkigu gogora: «zuzenbidea sortzen dutenak», betidanik izan dira klase gailenak, goragoko mailan daudenak. Horri guztiari ustez babestu nahi dituzten interesak gehituz gero, eta legelari askok aspalditik publikoki egindako egiaztapen eta adierazpen larriak kontuan, arazoaren errora iritsiko gara. Zuzenbidearen eta botere politikoaren historia, elkarrekin lotuta egoteaz gain, historia beraren protagonistak direla, bata bezain bestea. Frankismo sasoian, salbuespen arraro bezain ohoretsuren bat edo beste kenduta, ezin daiteke esan epaileek boterearen sistema diktatorialari uko egin ziotenik. Apolitikoa eta aseptikoaren antzeko jarrerari heldu zioten, «positibismo legalista» batean oinarritutakoa, gizartean bizi zen errealitateari bizkarra emanez.

Gauza bera egiten dute, gaur egun ere, Espainiako zenbait legelarik. Horrek honako gogoeta dakarkigu: edo iraganaren nostalgikoak dira, edo zuzenbidea libreki sortzearen aldeko belaunaldi judizialaren ordezkariak dira. Nik ez dut besterik ikusten.Gaur egun, zalantzarik gabe, botere judizialaren inbasioa bizitzen ari gara, izan ere, bestelako instantzietan ebatzi beharko liratekeen gatazkak hartzen dituzte euren gain.Bukaezinezko tragedia honen parametroak bideratu eta kokatu beharko lirateke. Artikulu xume hau sinatzen duenak zinez uste du iritsi zaigula egiaren ordua. Dagoeneko ez da nahikoa ikusle soilak izatearekin, ezta oroitarazleak izatearekin ere. Ekiteko unea iritsi da, benetako aktoreak eszenara igotzeko sasoia.Orain da etorkizuna programatzeko unea, trantsizio aldia modu egoista eta okerrean etengabe luzatu gabe. Trantsizioak egin du bere bidea, eta errealitate berri eta partekatu bati utzi behar dio tokia.

Historia ez da lineala, eta ezin daiteke izan, prozesu bat da, beraz, bilakaera bat dauka. Baina bestalde, historiak ez ditu jauziak egiten. Aldaketak ez dira goizetik gauera gertatzen. Ezta iraultzaileenak ere. Era berean, inork ezin du suntsitu iraganaren ondarea. Egia da. Trantsizio sasoian, errealitate batetik beste batera igarotzeko aldaketa kualitatiboa prestatzen da. Gero, errealitate berriaren hastapenetan, egokitzapen-aldi bat egon ohi da, instituzio propioak eraikitzeko sasoia. Azken horiek ez baitute, egun batetik bestera aurreko instituzio zaharrak ordezteko gaitasunik.

Errealitate berria kontuan hartuko duen sasoi berria ezarri, eta aurrekoa eteteko prest egon gintezke. Baita errealitate horren partzela bakoitzak aldaketa-erritmo jakin bat duela. Beraz, nahitaezkoa da historiaren norabide berri hau atalka garatzea.Ezin diegu hutsik egin horrenbeste urtez trantsizioan, aurrera begira etorkizunean sinetsi dutenei. Nik beti ikusi ditut prest.Gure herria prest dago bere eskubideak gauzatzeko. Bere buruaren jabe izan nahi du, eta inoren eskusartzerik gabe erabaki. Libreki adierazitako erabaki demokratiko hori errespetatzea nahi du gure herriak.Lan eta erantzukizun asko dago aurretik, egia, baina egiari zor, hau nahi genuen, eta hemen dago. Ezin gara gelditu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Guardia bat pertsona bezero bati tenperatura hartzen, saltoki baten sarreran, Panama Hirian. ©Bienvenido Velasco / EFE

Munduan sei milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu birusak

Berria

375.000 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez. Horien artean 105.000, Ameriketako Estatu Batuetan.

Baionako ostatuetako terrazak, artxiboko argazki batean. ©/ ISABELLE MIQUELESTORENA

Ipar Euskal Herrian bigarren fasean sartu dira

Berria

Besteak beste, ostatuak eta jatetxeak ireki ahal izango dituzte; baita kiroldegiak, jostalekuak, parkeak eta antzerki gelak ere.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako tabernetako terrazak, jendez beteta. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Hegoaldea, hirugarren fasearen peskizan

Edurne Begiristain

Datozen egunetan ere datuak onak badira, astelehenean hirugarren fasera pasatuko da Hego Euskal Herria. Erkidegoek kudeatuko dute nolakoa izango den alarma egoeratik ateratzeko azken urratsa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna