Jaurlaritzak koadro makroekonomikoa onartuko du gaur

2019ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Datorren urterako koadro makroekonomikoa zehaztuko du gaur Eusko Jaurlaritzak. 2020. urterako aurrekontu proiektua egiteko lehen urratsa da hori. Proiektu hori datorren udazkenean du aurkeztekoa. 2019ko proiektuak ez zuen aurrera egin, eta 2018ko aurrekontuak luzatuta funtzionatzen du administrazioak.

Gaur egun indarrean dagoen iragarpenaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina aurten %2,2 handituko da. Edonola ere, urte hasieran %2,3ko erritmoan hazi ondoren, Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak onartu du agian aldatu egingo dutela. Europako Banku Zentralak eta Espainiako Bankuak iragarpena hobetu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.