Angel Erro.
JIRA

Elastikoa

2018ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Demagun erabaki dudala elastiko aldarrikatzaile deigarri bat eramatea (ligatzeko bide eraginkorra izaten baita) Harrotasunaren egunean edo astean (bada jendea harrotasunaren hilabeteaz ere mintzo dena). Elastiko aldarrikatzaile edo gaytasuna ospatzen dutenetako bat. Arropa katea handietan erraz aurki daitezke salgai. Elkarteek gaztigua eman dute (beharrik ere) haietako gehienak LGTBI eskubideak gordetzen ez diren herrialdeetan eginak daudela. Beste bat zerrenda luzerako.

Umeak lan egitera behartuta dauden lantegietan fabrikatutako panpina eta jostailuak. Euskal publikoarentzat den kultur produktu erdaraz pentsatu, eztabaidatu eta aurrekoiztuak. Diktadoreek agintzen duten erregimenetan egin eta esportaturiko hautetsontziak. Eskolan irakurrarazten dituzten liburuen laburpena (pedagogo batek, liburua ere leituko ez zuenak, didaktikan adituen talde baten irizpideei jarraikiz prestatutakoa) baino ezagutzen ez duten irakasleak. Ama zaintzen duen etorkinaren konplizitatea bilatzen duen komentario mikroarrazista. Gauza bera komentario mikromatxista batekin. Aurreko biak mikro aurrezkirik gabe. Hiri bateko kultur aniztasuna aldarrikatzera eta bermatzera datozen irradiazio foko suntsitzaileak. Guztia, oso malgua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.