Angel Erro.
JIRA

Estatu trafikatzailea

2022ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Egia beti argitara ateratzen da. Hasieran zurrumurru eta azkenean deiadar. Baina bidean trinkotasuna irabazi arren eragina sortzeko ahalmena galtzen doa, jendea ohitu delako gezurtapenera eta horrek dakarren egoera lasaigarriagora.

Mugaz alde honetan ikusi dugu. Villarejo komisarioaren audioek egiaztatu dute lehenagotik mundu guztiak esaten eta uste zuen guztia. Dakizunaz ezin zara benetan eskandalizatu, eskandalizatuarena egin arren. Erantzuna, beraz, mugatua da, baita eragina ere, nahi gabe teatrotxoan parte harrarazten dizulako. Audio horietako batean azaltzen dute nola eraitsi zuten Juan Carlos Monedero, Euskal Herrian Poliziak droga sartzen zuela esanez egindako adierazpen zahar batzuk haren kontra erabilita. Ausartzea ere!

Egunotan, mugaz beste aldeko film bat ematen ari dira, hemengo establishment-ak ukatutako hainbat kontu pantailara daramana. Frantziar estatua bera, ustez drogaren kontrako gerran, droga trafikatzaile handiena izatera iritsi zen. Beste estatu bateko estolderietako GAL erakundearekiko harremanak ere agertzen dira filmean. Berriz eskandalizatuarenak egiteko aukera emanen digu filmak aspaldian eskandalizatutakooi eta ez ikusiarena egiteko inoiz ezer ikusi nahi ez zutenei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.