Gradu aldaketarik ez Lledonersen preso daudenentzat

2021eko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Buruzagi independentistei hirugarren gradua kentzeko fiskaltzaren eskariari uko egin zion atzo LLedoners kartzelako espetxe zaintzako epaileak. Egunez kartzelatik ateratzen segitu ahalko dute Oriol Junqueras, Josep Rull, Jordi Turull eta Raul Romeva kontseilari ohiek, ANCko buru ohi Jordi Sanchezek eta Omnimumeko presidente ohi Jordi Cuixartek. Joaquim Forn kontseilariaren kasua falta da argitzeko, arrazoi administratiboak direla eta.

Dolors Bassa kontseilari ohiak eta Carme Forcadell parlamentuko presidente izandakoak ere hala jarraituko dute, haien kasuak aztertzen dituen epaileak fiskaltzaren eskaria baztertu baitzuen herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.