Angel Erro.
JIRA

Presidenteak

2020ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Kontraesan sentsazio handirik gabe, asteburu honetan harrera ofizial eta omenezkoa egin diote Madrilen, hiriko giltzak emanez eta guzti, Ciudadanosetik eskuinerako alderdi espainiarrek Juan Guaido bere burua Venezuelako presidente izendatutakoari, Kataluniako erreferenduma estatu kolpetzat jotzen duten berberek, Quim Torra Kataluniako presidente oraindik kargugabetu gabea Kataluniako presidente ez dela aldarrikatzen dutenek. Horretan kontraesanik ez ikusteko zer behar den erraza da sumatzen. Zentzu demokratikoaz hitz egin genezake, ideologia, are interes ekonomikoez. Beste hitz bat aipatuko dut: parlamentarismoa. Zertan datzan lausotzen ari delako inpresioak hartuta nago aspaldian, ez bakarrik jende xehearen artean, baita, jende xehea nahasteko asmoz, parlamentarien ahotan ere. Legebiltzarrean gehiengoa osatzen duten alderdien arteko ituna ia ilegitimotzat joko du alderdi bozkatuenak, hauteskundeak haiek irabazi dituztela esanez. Autoritatea kentzen zaio etengabe dena delako gobernuari, bozetan eta eserlekuetan gailendu bada ere. Horren segidan, ez dira harritzekoak Guaidorenak bezalakoak. Edo Torra presidente kargutik kentzea parlamentuari edo boto emaileei beraiei ez dagokiela pentsarazten saiatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.