Acunsa da Gipuzkoa Basketen babesle berria

2020ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Gipuzkoa Basketekere etzi ekingo dio ligari, Real Madrilen kontra. Gorabehera askoko uda izan da Gipuzkoako taldearentzat, ez zekielako ACB ligan edo Urrezko LEBen jokatuko zuen. Azkenean, maila gorenean arituko da, eta kontrakarrean lotu behar izan du dena. Lotu duen azken gauza babesle nagusia izan da. Acunsak hartuko du Deltecoren lekua zeregin horretan. AcunsaOsasun Aseguruak saltzen dituen enpresa bat da, nafarra, eta akordioa hiru urterako da. «Aspalditik lantzen ari ginen hitzarmena zen, eta egonkortasuna emango dio klubari. Oso pozik gaude», adierazi zuen atzo egindako aurkezpenean Nacho Nuñezek, Gipuzkoa Basketeko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.