Angel Erro.
JIRA

Haizea hotz

2018ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Tximeleta baten hego astinaldi bakar batek munduaren beste aldean urakan bat eragin omen badezake, zer esanik ez dago joan den igandeko Andaluziako hauteskundeen emaitzek ere gurean eragintxoa izan dezaketela, oraindik ez dakigun arren zer norabidean joko digun haizeteak. Hasiera batean, eta azterketa zorrotzagoetara ausartu aurretik, hegoaldetik etorritako haize bolada hotza nabaritu dugu, izozgarria, odola gatzatzeko modukoa. Meteorologoak ez dira faltan egonen. Hauteskunde hauetan hautagaietako batzuek, nire ustez infantilismo irrigarriaz, The Game of Thrones edo Star Wars-eko pertsonaiekin konparatu dute beren burua. Lerro berean jarraituta esan genezake negua, negu gorria, gertu dugula, gero eta gertuago, eta gehienon isilean eta arduragabekerian ibiltari zuriak antolatzen hasita daudela. Ez dut horrelako irudi gehiagorik erabiliko.

Horren ordez, hasi beharko dugu orain arteko analisiak berraztertzen. Orain arte sinetsi dut eskuineko indarrak banatuta aurkezteak ahultzen zituela eta ikusi berri dugu ez dagoela zertan. Abstentzioaren garrantzia ere argi dago. Beldur daude orain ezkerreko alderdiak, baina Andaluziakoak balio ahal du esnagailu eta aglutinagarritzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.