Albistea entzun

Donostiako 66. Zinemaldia. VOYEUR ENEA

Zer gara gu? Nor gara gu?

Maider Galardi F. Agirre -

2018ko irailak 26

Euskotarrak gara gu. Zer den gutarra izatea, horra eztabaida eternoa. Hain bereziak garen, hain partikular, baina, era berean hain unibertsal. Europako komunitaterik zaharrena gara akaso; mendez mende bere kulturari heldu dion su txikia, nekazariak, arrantzaleak. Nafarrak, borrokalariak, herri zapaldu bat. Periferikoak edo kolonizatzaileak, segun eta non jartzen dugun arreta. Kosmopaletoak eta kosmopolitak. Euskal Hiria: Basque Country, around the world.

Zenbat gu kabitzen dira euskal iruditerian? Zenbat gu-ri idatzi, dantzatu, abestu, filmatu diogu honezkero? Koldo Almandozek Oreina filmaren harira bota zuen amua: «Begira Ondarroako senegaldarri. Horiek ere bagara gu». Euskaldun izateko era diferenteak ageri dira pelikulan: Parisko unibertsitate batera irakasle doan homosexuala, Khalil magrebtarra, periferiako auzoan Las Tea Party dantzatzen duen gazte taldea... Eta, jakina, baita gizon euskaldun kopetilun eta isila ere, kartzelatik pasatutakoa, gainera. «Nahasketa horrek gehiago definitzen gaitu antzinakoak baino», dio zinemagileak.

Antzinako horretara jo du, hain justu, Telmo Esnalek Dantza filmean. Euskal dantzen gorazarre egin, herri laborari baten istorioa kontatu, eta, bide batez, dantzen jatorri paganoen hipotesietara jo du erantzun bila. Juan Antonio Urbeltz etnografoa izan du bidelagun: zomorroak, izurriak, erritualak... Ez du, ordea, produktu folkloriko bat egin nahi, eta, horretarako, Koldobika Jauregiregirekin landu du alderdi estetikoa. Hala egiten du jauzia: «Tradizionala da, baina garaikidea ere bai. Badago nahasketa handi bat».

Bihar estreinatuko dute Gure oroitzapenak, Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioa arakatzen duen film luzea. Hamabi zinemagilek parte hartu dute proiektuan, eta idazlearen gai nagusiak pantaila handira eramango dituzte lehen aldiz: haurtzaroa, erbestea, itsasoa, denboraren joana... bere-bereak diren gaiak, baina unibertsalak, era berean. Hala uste du Esnalek Dantza-ren inguruan ere: sinbolismo bera partekatu dezakegula beste kulturekin. Glocal in Progress saria ere jaso zuen iaz. Eta Almandozek espero du Oreina «benetako» nazioartean ikusi ahal izatea.

Gu poliedriko bat ekarri dute aurtengo Zinemaldira euskal zuzendariek. Are, gu glokal bat irudikatu dute: berezitasunak dituena, baina mundura inbidiarik gabe atera daitekeena. Unibertsalak omen, nahiz eta gizonezkoak izan zuzendari, protagonista edo inspiratzaile nagusiak. Kabitzen al gara besteok gu horretan? Zer gara gu? Nor gara gu?

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Christos Nikou zuzendaria, atzo, Donostian.</b> ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Maitemina ehunekotan

Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola

'Fingernails' aurkeztu du Christos Nikouk lehiara, eta 'Kalak' Isabella Eklofek. 'They Shot The Piano Player' animaziozko filma, berriz, lehiaz kanpo erakutsi dute

Marius Sanchez eta Jordi Evole <em>No me llame Ternera</em> lanaren zuzendariak, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / EFE

Evole: «ETAren ikuspuntua jaso nahi genuen, minkorra izan badaiteke ere»

Itziar Ugarte Irizar

Egindako lanaz «harro» daudela esan dute 'No me llame Ternera' lanaren zuzendariek. Filma erakutsi osteko solasaldian, alde bietako biktimen aldeko txaloak izan ziren
 ©JAGOBA MANTEROLA/ FOKU

«Zer falta zen emakumeak ez zeudelako kameren atzean?»

Itziar Ugarte Irizar

Euskal emakume zinemagileen lanaren gaineko zeharkaldi bat osatu dute Gaztelumendik eta Zufiak 'Arnasa betean' dokumentalean. Euskal Zinemaren galan estreinatuko dute, asteartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.