Arrabestak

Hozta hartuko dute musikak eta dantzak

2022ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Tokiko mozkinen merkatuak abiatuko du Hoztako (Nafarroa Beherea) eguna, Mixel Etxekopar eta Jean Christian Galtxetabururen musika lagun. Bunuztar Xoriek dantzatuko dute gero. Arratsaldean, berriz, Etxetaburu ikuskizunak hartuko du plaza; Txost! eta Frikun taldeek gero, eta Dj Elepuntok emanen dio bukaera festibalari. Haur pintura tailerra animatuko du Marion Cazenavek.

Hoztako Arrabestak

Igandean, 10:00etatik aitzina: merkatua, musika eta dantza .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.