Auzia aztertzeko eskatu dio EAJk Bruselari

2020ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Auzitegi Gorenak erabaki eta gero Bateragune auziko epaiketa berriro egitea, EAJk Europako Batzordeari eskatu dio azter dezala auzia oinarrizko eskubideez urtero egiten duen txostenean. Izaskun Bilbao europarlamentariak erregistratu du eskaria Europako Legebiltzarrean, gogora ekarrita Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu zuela bost auzipetuen epaiketa justu baterako eskubidea urratzeagatik.

Bestalde, Arkaitz Rodriguez, zeinak auziagatik sei urteko zigorra bete zuen, Radio Euskadin mintzatu zen atzo. EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi zuen Espainiako Gobernuan zabaldutako «aukera leihoa» ez dela izan «sakoneko estatuaren gustukoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.