GAKOAK

2019ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Uholdeen gaia bideratzeko, hainbat neurri jarri dituzte martxan. Hona erabaki nagusiak:
1. AP-15 autobidea. Arazoak daude N-121 errepidean, uholdeek kalte handiak eragin dituztelako. Asteartean bertan gobernuak erabaki zuen AP-15 autobidean bidesaria kentzea: Imarkoaingo kobralekua kendu dute. Aztertzen ari dira zenbateko ordaina eman enpresari, kobratu ez dituen bidesariengatik.
2. N-121 errepidea. Puiuko sarbidean zulo handi bat dago, eta pare bat hilabete beharko dituzte konpontzeko. Obra osoa izango da, eta, beraz, proiektua ere egin beharko dute, eta tramitazio guztia. Errepide hori itxita dagoen bitartean izango da doakoa AP-15 autobidea. Leotzen ere ari dira lanean, herria lotzen duen zubian.
3. Garraioa. Bideko arazoak ikusita, autobus zerbitzu berezia jarri dute Tafalla, Puiu eta Garisoain artean, joan-etorria errazteko.
4. Ibai ingurua. Zidakos ibaiak eragindako eremuen azterketa egiten ari dira: bideak, soroak, zubiak... Lehen azterketa horren ondoren zehaztuko dute zenbateko kalteak sortu ziren, eta zein diren lehentasunez konpondu beharreko lekuak.
5. Aseguruak. Herritarrak eta enpresak hasiak dira kalteen berri ematen aseguru etxeei. Hondamendia izan denez, aseguruen konpentsazio partzuergoak hartuko du bere gain horiek ordaintzea. Lehen kalkuluen arabera, 15 milioi eurotik gorako kalteak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.