Baldintzapeko askatasunean da Otsoa de Eribe

2019ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak baldintzapeko askatasuna eman dio Jose Angel Otsoa de Eribe preso eriari, hirugarren gradua ezarri eta hiru astera. Atzo arratsaldean atera zen Castelloko kartzelatik (Herrialde Katalanak), eta zain zuen sendia. Minbizia du —2015ean jakinarazi zioten gaitza—, eta61 urte ditu. Azkenaldian larritu egin zaio osasun egoera. Espetxe araudiko 196.2 artikulua erabiliz eman dio askatasuna Jose Luis Castro epaileak. 2000ko urtarriletik zegoen preso, Mexikon atxilotu ondotik. Urkabustaizkoa (Araba) da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.