Bi gizon atxilotu dituzte, bata Algortan eta bestea Donostian, sexu eraso bana egotzita

Epaileek baldintzapean aske utzi dituzte bi erasotzaileak. Beltran de Herediak adierazi du ezin dela esan sexu erasoak ugaritu direnik.

Donostiako udalbatzarraren elkarrateratzea, sexu erasoak salatzeko. J. URBE / FOKU.
2019ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu, sexu eraso bana leporatuta; bata, Algortan (Bizkaia), eta bestea, Donostian. Ostiral gauean izan zen Algortako erasoa; etxebizitza batean adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita atxilotu zuten gizonezko bat, larunbatean, goizeko 05:30 inguruan, eta emakumea Gurutzetako ospitalera eraman zuten, arta zezaten. Atzo goizean, erasotzailea epaitegira eraman zuten, eta epaileak erabaki zuen baldintzapean aske uztea. Getxoko Udalak erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo du gaur, 19:30ean.

Donostiako erasoa, berriz, Aste Nagusia hasi baino ordu batzuk lehenago izan zen; larunbatean, 01:30 aldera. Gizon bat emakume bati ukituak egiten saiatu zen, andre horri eta harekin zegoen lagunari kalean oldartuta. Salaketa jarri zuten, eta ordu batzuk geroago atxilotu egin zuten gizona. Larunbat arratsaldean epaitegira eraman zuten, eta epaileak baldintzapean aske uzti zuen. Donostiako Udalak gaitzetsi egin du erasoa, eta esan du istilua «Aste Nagusitik at» jazo dela; adierazi du jarrera horiek «emakumearen askatasuna eta duintasuna» gutxiesten dituztela.

Azken asteetako gertakarien harira, Estefania Beltran de HerediaEusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du ezin dela esan aurten sexu erasoak ugaritu egin direnik, eta azpimarratu du herritarren «kontzientziazioa» handiagoa dela halakoak salatzeko orduan.

Bilboko konpartsek, bestalde, agerraldi bat egin zuten atzo, erasorik gabeko jaiak nahi dituztela adierazteko: «Urteak daramatzagu erasorik gabeko jaigune bat eraikitzeko lanean, gozamena, errespetua eta elkarzaintza nagusitu daitezen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.