Lanbidek hilaren 25ean abiaraziko ditu ikastaroak

2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Hezkuntzan ikasgeletako itzulera hilaren 25erako finkatu duten bezala, Lanbiden ere egun horretan ekingo diete berriro trebakuntza ikastaroei, ikasleak aurrez aurre daudela. Pandemiak eten egin zituen ikastaro horiek, eta erakundeak gutxika abiaraziko dituela jakinarazi du, betiere hilaren 25ean hasita. Lanbiderekin elkarlanean aritzen diren 140 trebakuntza zentrori esan die egun horretan hasiko direla berriro aurrez aurreko eskolak, hezkuntza eta osasun agintaritzak finkatutako irizpideei jarraituz. 2.232 trebakuntza lerro babesten zituen Lanbidek koronabirusak ikastaroak eten zituenean, eta 25.985 pertsona ari ziren horietan ikasle gisa. Gainera, beste 1.223 trebakuntza lerrotarako baimena zuen Lanbidek dena geratu zenean. Eskola horietako batzuk ekainaren 1ean hasiko direla jakinarazi du enplegu zerbitzuak. Lanbidek nabarmendu du eskola horiei «faseka» ekingo dietela, ez denak batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.