Sarek atxikimendu kanpaina bat aurkeztu du urtarrileko protestei begira

Urtarrileko manifestazioaren ordez, tokiko mobilizazioak egingo dituzte presoen eskubideen alde, eta babesa ere ildo horretan eskatu dute

Sareren kanpainaren aurkezpena atzo, Gasteizen. SARE.
Maialen Arteaga.
2020ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Urtarrileko mobilizazioei begira, atxikimendu kanpaina aurkeztu du Sarek: 2€=2m?. Presoen eskubideen alde urtarrilero egin ohi duten manifestazioa ezingo denez ohiko moldean gauzatu, urtarrilaren 9an tokian-tokian mobilizatzera deitu du elkarteak. Babesa lortzeko ere pandemiaren egoerara egokitutako kanpaina bat abiarazi dute: «ekarpen ekonomiko eta sinbolikoa» egiteko aukera egongo da. Bi helburu ditu kanpainak: batetik, urtarrilero jasotzen duten laguntza ekonomikoa eskuratu ahal izatea, herriz herri zein Internet bidez; bestetik, gerturatu ezin direnen parte hartze sinbolikoa bermatzea.

2€=2m? leloaren bidez azaldu dutenez, mobilizazioan parte hartzeko bi metro koadro izango ditu kide bakoitzak, bi euroren truke. Protestara fisikoki joan ezin direnen ekarpena ere jasoko dute, eta pertsona horien parte hartzea zenbatuko dute: «Erosketa sinbolikoa da, diru laguntza batu eta bertaratu ezin direnen metro koadro sinboliko hori kontabilizatu dadin, bertan izango balira moduan». Metroak Sareren webgunean eros daitezke jada, eta urtarrilaren 9an bertan ere izango da aukera, mobilizazioak antolatutako herrietan.

Sarek adierazi du pandemia «bereziki latza» izaten ari dela presoentzat eta senideentzat: «Egoera are gogorragoa izaten ari da haientzat. Distantziaz eta senideak ikusteko ezintasunez gain, pandemiak ekarritako mugek bereziki latza egin baitute 2020. urtea». Elkarteak gogoratu du urte hasierako mobilizazioa bultzada izaten dela; «berezia» eta «esperantzagarria».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.