Trump etxetik ikusten ari da epaiketa, haserre

2021eko otsailaren 11
00:00
Entzun
Sare sozialetako bere kontuak blokeatuta eta bere abokatuekin haserre, hala igaro zuen atzo Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak epaiketa politikoaren lehen eguna. Trump Mar-a-Lagoko (Florida) bere etxean dago iragan hilabetean Etxe Zuria utzi zuenetik, eta atzora arteko egun guztiak golfean jokatzen igaro ditu.

AEBetako hedabideen arabera, estatuburu ohiak aste osoa pasatuko du telebistari begira, Senatuko prozesua ikusten. CNNk haren abokatu Bruce Castrori galdetu zion Trumpen iritziaz, eta gezurtatu egin zuen bezeroa haserre dagoenik.

Iazko impeachment-arekin konparatuta, presidente ohiak oraingoan ez du erreakzio publikorik emango, printzipioz; iragan urtean, egun bakarrean epaiketari buruzko 142 txio idatzi zituen Twitter sare sozialean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.