'Stranger Things' telesailaren sasoi berria hasiko da gaur

Hirugarren sasoiko irudi bat. NETFLIX.
Edu Lartzanguren.
2019ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Netflix plataformak Stranger Things telesailaren hirugarren sasoia estreinatuko du gaur. Matt eta Ross Duffer anaiek sortu zuten saioa 2016. urtean, 1980ko hamarkadako gaztetxoentzako zinemaren estetika eta espiritua berreskuratzeko. Sekretupean dituzte ekoizleek hirugarren denboraldiaren istoriako xehetasun gehienak, baina batzuk zabaldu dituzte: istorioa 1985eko udan gertatuko da, orduko uztailaren 4an hasita, eta agertoki nagusia Hawkins hirian zabaldu duten dendagune handia da (orduan hasi ziren halakoak hedatzenAEBetan). Aktore berrietako bat Maya Hawke izango da, Ethan Hawke eta Uma Thurmanen alaba. Zortzi atal izango ditu sasoiak, eta, Netflixek ohi duen bezala, denak batera jarriko dituzte ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.