Bildu: «Euskal Herrian jokatuko da Espainiako Vuelta»

Berria -

2018ko irailak 11
Bilduk bat egin du Gure Esku Dagok biharko, Espainiako Vuelta Euskal Herritik pasako den egunerako egindako deiarekin. «Mundu guztiari argi utzi behar diogu Espainiako Vuelta gure herrialdean jokatuko dela, Euskal Herrian», esan zuen atzo Jasone Agirre Bilbuko legebiltzarkideak. Agirrek, halaber, antolatzaileei eskatu zien aintzat har ditzatela euskal kultura eta hizkuntza, eta euskaraz egin dezatela komunikazioa. Azkenik, jakinarazi zuen informazioa eskatuko dutela guztiaren kostuaz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna