'La casa de papel'-en bost atal estreinatuko dituzte bihar

Itziar Ituño 'Lisboa' da fikzioan. NETFLIX.
urtzi urkizu
Donostia
2021eko irailaren 2a
00:00
Entzun

Netflix plataformak La casa de papel telesailaren bosgarren denboraldiko lehen bost atalak jarriko ditu bihar bere zerbitzarian —hurrengo bostak abenduaren 3an iritsiko dira—. Alex Pina da fikzioaren sortzailea, eta zera iragarri du: «Muturreko genero beliko batean egin dugu lan denboraldi honetan, lapurren taldea muturreko egoera batean jarrita».

Bosgarren denboraldiko aktore berrien artean, Patrick Criado, Miguel Angel Silvestre eta Jose Manuel Seda daude. Trametan presentzia garrantzitsua izaten jarraituko dute Itziar Ituñok eta Najwa Nimrik. Bestalde, telesailaren grabaketen inguruko «burutazioak» idatzi zituen Ramon Agirre aktoreak —Asturiasko (Espainia) meatzari batena egiten du—, eta haren kaiera BERRIAn irakur daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.