BERRIAk Telegram bidez ere emango du igandeko bozen berri

urtzi urkizu
Donostia
2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
BERRIAk kanal propioa sortu du Telegram aplikazioan. Kanal horren informazioa jasotzeko, aplikazioa sakelako telefonoan instalatuta eduki behar da —eskuragarri dago Android, iOS edo Windows Phone sistemak dituzten telefonoetarako—. Gero, bi modu daude kanalari jarraitzen hasteko: Telegram aplikazioaren bilatzailean @berriaegunkaria erabiltzailea bilatu eta jarraian kanalarekin bat egin, edo kanalera zuzenean eramaten duen t.me/berriaegunkaria estekan klikatu eta kanalera batu.

Kasu berezietan, BERRIAk gertaera garrantzitsuak kontatzeko erabiliko du Telegrameko kanala. Igandean, esate baterako, egunkariak hauteskunde eguneko gertaerarik garrantzitsuenen berri emango du kanal horren bidez. Parte hartzearen datuak, eguneko gertaerak eta hauteskundeetako emaitzak emateko modu zuzen eta azkarra egongo da sakelako telefonoan.

Ohiko mezuetan bezala, kanaletan ere jakinarazpenak aktiba daitezke mezu berrien abisuak jasotzeko, eta isildu ere bai, nahi denean. Telefonoan instalatzeko sortua da Telegram, baina ordenagailuetan ere instala daiteke. Telegrameko kanalen bitartez, testuak, argazkiak, bideoak, estekak, emotikonoak eta sticker-ak zabaldu daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.