Irudia. Iruñea

PAIren aurka protesta egin du Steilasek

STEILAS.
2022ko irailaren 16a
00:00
Entzun
PAI programak irakasle, familien eta ikasleen artean sortzen duen «egonkortasunik eza» salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Steilas sindikatuko kideek Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren aurrean. Gobernuak bilera batera deitu zituen zenbait hezkuntza eragile, PAIren hedatzeaz aritzeko. Bilera hori, ordea, «alde bakarreko neurriei itxura demokratikoa» emateko amarrua dela salatu zuen sindikatuak: «Bereizkeria, maila akademikoaren beherakada edo euskararen bazterketa ez dituzte bilera horretan aztertuko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.