Irudia. Vatikanoa

Urkulluk Vatikanora bidaiatu du

MIKEL ARRAZOLA / IREKIA.
2019ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Vatikanoan egongo da egunotan, Share proposamena aurkezten. Atzo, Maltako Ordenako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Stefano Rocarekin bildu zen, eta, gaur, Frantzisko aita santu Jorge Mario Bergogliok egingo duen harrera ekitaldi batean parte hartuko du. Eusko Jaurlaritzak 2018ko irailean aurkeztu zuen estreinakoz proposamena; migratzaileen harrera eta integrazioa erregulatzeko helburua du egitasmoak. Jaurlaritzak nahi du Europako Batasunak irizpide batzuk ezartzea migratzaileak hartzeko: besteak beste, lurralde bakoitzaren egoera zein den kontuan hartuta, horren araberakoa izatea migratzaile kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.