Gipuzkoako Diputazioak 330 lanpostu eskainiko ditu

Diputatuen Kontseiluak urrian onartuko ditu 2018ko oposizioak, eta azaroan kaleratuko dira. Datozen hiru urteotan egingo dira azterketak

2018ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Atzo goizean, Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak azaldu zuen lan eskaintza publiko «masiboa» egingo dela datozen hiru urteotan: 330 lanpostu publiko eskainiko dira. Oposizioetan lanpostu hauek izango dira bereziki: administrazio orokorreko teknikariak, ekonomialariak, informatikariak, erdi mailako teknikariak eta administrariak. Diputatuen Kontseiluak urrian oposizio horiek onartu eta azarorako lehen oinarriak kaleratuko ditu. Bada beste berrikuntzarik ere: lehen aldiz, adimen urritasuna dutenei zuzendutako hiru lanpostu eskainiko dituzte.

Nafarroan ere oposizioak

Nafarroako Gobernuak oposizioak onartu zituen atzo ere: 996 plaza guztira Osasun Departamentuan eta Administrazioan. Nafarroako Gobernuak proposamenaren berri eman zuenean, eskaintza «urriegia» zela salatu zuen Dabid Anaut EH Bilduko parlamentariak. Horietatik 80 postutan bakarrik izango baita euskara eskakizun: %8. Sindikatuen mahaian, CCOOk begi onez hartu zuen proposamena, baina ELAk eta LABek abstentziora jo zuten, euskarazko lanpostu kopurua nahikoa ez dela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.