Zubietako erraustegiari ingurumen baimena eman dio Jaurlaritzak

Igor Susaeta.
2020ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak ingurumen baimen integratua (IBI) eman diola Zubietako erraustegiari. GHK-k ohar batean azaldu duenez, «Europako, estatuko eta autonomia erkidegoko» araudietan ezarritako ingurumen eta administrazio baldintza «guztiak» gainditzen ditu plantak.

«Zabortegien aroa amaitu da, eta Gipuzkoak ekonomia zirkularrari, energia trantsizioari eta klima aldaketaren aurkako borrokari atea irekitzen die, gure ekonomia bultzatzeko ardatz berriei», azpimarratu du Jose Ignacio Asensio GHK-ko presidente eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak. Zubietako plantak ekonomian eta «enplegu berdea sortzeko» orduan duen «garrantzia» nabarmendu du Asensiok.

Baimena lortzeko prozesua «zaila eta luzea» izan dela adierazi du, «hogei urte baino gehiago zeramatzan arazo bat gainditzeko eta hondakinak kudeatzeko sistema moderno, eraginkor eta iraunkorra finkatzeko, Europako herrialde garatuenekin bat etorriz». Gogoratu duenez, plantari IBIa aurrenekoz eman zitzaionetik, 2010eko apiriletik, aldatu egin dute, «azpiegitura berrietara egokitzeko». Zubietako zabortegia «birziklatze konpromisoaren mailan» kokatu du Asensiok, eta adierazi du Gipuzkoako herritarrek «merezi» duten sistema horrek «behin betiko egiaztapena jaso» duela.

Udan, %100 martxan

Ingurumen baimena ematea apirilerako zeukaten aurreikusita, baina alarma egoerak ekainera atzeratu zuen prozedura. Ekainaren 9an eta 11n «ikuskapen bisita» bat egin zuten Zubietan,GHKren arabera, era gero iritsi da baimena. Udan «kontratu bermeak egiaztatzea» falta zaie; «hamar eta hamabi aste barru bukatuko da» prozesua, «Zubietako instalazioak martxan hasiko direla aurreikusten denean, oraingo %80tik %100era».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.