Ander Mujika Donostiako presoa aske utzi dute, zigorra osorik beteta

Erredakzioa
2021eko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Herenegun arratsaldean libre geratu zen Ander Mujika preso donostiarra, Espainiako Auzitegi Nazionalak hala erabakita. Frantziak astelehenean entregatu zion Espainiari, baina haren kontra zeuden auziengatik dagoeneko zigor osoa bete duela ebatzi dute. Hamahiru urte egin ditu kartzelan. 2007. urtean atxilotu zuten, Cahorsen (Okzitania). ETAko kide izatea egotzi zioten Mujikari, eta armak gordetzea.

Bestalde, IƱaki Arakama presoa igandean irten zen Zaballako presondegitik. 1989. urtean deportatu zuten, 1997ko abuztuan Espainiaratu, eta ordutik Espainiako hainbat kartzelatatik igaro da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.