Ciudadanosek bere burua eskaini du lan erreforma babesteko

Imanol Magro Eizmendi.
Bilbo
2022ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Lan erreformaren proposamena jokaleku politikoan dago egun, eta Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiak, PSOE eta Unidas Podemos, bilera ugari izaten ari dira kongresuko beste alderdiekin. Euskal Herrikoak eta Kataluniakoak lehenetsi dituzte harremanetarako, baina oraingoz ez dute argitara atera inolako akordiorik. Egoera horri erantzunez, Ines Arrimadas Ciudadanoseko presidenteak bere alderdiaren babesa eskaini dio Espainiako Gobernuari. Azaldu duenez, «separatisten xantaiaren eraginez» erreforma are gehiago okertzeko arriskua ikusten du, eta horregatik egin du eskaintza.

Ciudadanosek bederatzi parlamentari ditu Espainiako Kongresuan, eta haiekin 164 lirateke erreformaren aldeko bozak. Gehiengoa lortzeko behar diren 167 bozak oso gertu lituzke Espainiako Gobernuak, baina kide bat gehiago beharko luke, gutxienez abstentziora jotzeko prest legokeena. Norabide horretan, Marta Vilalta ERCko bozeramaileak onartu du erreforma negoziatzeko prest daudela, baina egun idatzita dagoen bezala «ez dela nahikoa». Vilaltak azaldu du ez direlaindargabetu aurreko erreformak, eta bere alderdiak arreta berezia jarriko duela puntu batean: lan-erregulazio baimen administratiboen eskuduntza Kataluniako Generalitatearen esku egotea. ERCk hamahiru diputatu ditu.

BNGko bozeramaile Ana Pontonek, aldiz, jarrera irmoagoa erakutsi du, eta haren ustez «hanka sartze historikoa» litzateke lan erreforma onartzea. Izan ere, Pontonen arabera, eskubide sozialak berreskuratzeko aukera historiko bat alferrik galduko litzateke, eta «frustrazioa» eragingo luke gizartean. BNGk parlamentari bakarra du kongresuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.