Lan istripuak, COVID-19a baino hilgarriagoak

2021eko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Lan istripuek COVID-19ak baino hildako gehiago eragin zituzten iaz munduan. OIT Lanaren Nazioarteko Erakundearen urteroko txostenaren arabera, iaz 2,7 milioi pertsona hil ziren lan istripu eta gaixotasunen erruz. Horiei pandemiaren erruz hildako osasungintzako 7.000 langileak gehitu beharko litzaizkieke. Munduan osasungintzan diharduten 134 milioi pertsona daude, eta gaitzarekin kutsaturikoen %14 multzo horretako kideak dira. Hala ere, OITk nabarmendu du pandemiaren zehar kalteek gaitzak berak baino hildako gehiago eragin dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.