xabier martin
ANALISIA

Izenak eta izanak

2014ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Txema Gisasolak Mondragoneko presidente izan aurretik Fagor Etxetresnak gidatu izan ez balitu, akaso ez zuen dimisiorik emango. Hortaz, hark gidatuko zuen korporazioan prestatzen ari ziren aldaketa lasaia, baina Fagorrek dena aldatu du.

Gisasolak utzitako zuloa Javier Sotilek beteko du, baina oso baldintza desberdinetan. Orain ez da izango aldaketa lasairik, enpresen artean sortutako tirabira eta tentsio giroak idatzitako bide orria baizik. Eredua dago jokoan, euskal kooperatibismoaren konpromiso eta elkartasun sistema historikoaren intentsitatea eta indarra.

Mondragonek 63 urteko presidente bat aukeratu du. Erraza da pentsatzea denbora irabazteko mezua sumatu daitekeela ke zurien atzean. Sotilek berak azaldu du, ordea, bere erronkaren neurria: «Mondragon eraldatzea». Denborak esango du erronka handi hori betetzeko prozesuan Mondragon zaharra eta berriaren arteko zubi lanak egiten asmatu duen ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.