ARKUPEAN

Biluzik

Iñaki Galdos Irazabal -

2020ko ekainak 23

Carmelo Urzak Donostiako Urrezko Danborra jaso zuen 1995ean, Gipuzkoako hiriburuaren eta Renoren (Nevada, Ameriketako Estatu Batuak) arteko anaikidetza harremanetan izan zuen protagonismoagatik. Erandion jaiotako eusko-amerikarra USAC programaren sortzailea izan zen 1982an; labur esanda, mundu zabaleko unibertsitatetan milaka ikasle estatubatuar banatzen dituen egitasmoa. Hasierako abiapuntu eta helmuga nagusiak Reno eta Donostia izan zirelako sortu zen harreman berezi hura.

Hori baino lehenago, ordea, beste esperientzia batzuetan hartu zuen parte Urzak, berak urte batzuk beranduago sortutako programaren aitzindaritzat har daitezkeenak. Horrela, 1972ko udan euskal jatorriko ikasle talde baten kide izan zen Uztaritzen eta Arantzazun. Bi urte beranduago, irakasle gisa etorri zen ikasturte osoa Oñatin pasatuko zuen lehen talde historikoaren baitan. Idatziak utzi ditu esperientzia haietan izandako hainbat bizipen, bereziki bi gaietan laburbilduak: hemen aurkitu zuen giro antiamerikarra eta CIAren inguruan zegoen obsesioa.

Telesforo Monzon eta Juan Jose Etxaberekin izandako afari bat du gogoan gure protagonistak Lapurdiko egonaldiko une guztien artean. Izugarri gogor egon omen ziren, arrasatearra batez ere, munduko arazo (ia) guztien errudun yankiak egiten, erabil dezadan orduan jaso zuten terminologia. Vietnam, indiar-amerikarrekiko sarraskiak, beltzekiko arrazakeria... sekulako errepasoa iritsi berrien harridurarako. Bertan izan zen Pat Bieterrek Boisera bidali zuen gutun batean ia negar egin zuela aitortu zion lankide bati. Ezagunagoa da 1974ko irailean Oñatira iritsitako taldearen inguruan gertatutakoa, CIA erakundearen zerbitzura antolatutako ekimena zelakoan. Ordurako herrian zebilen Selma Huxley hil berria ere ez zen egon susmo eta zurrumurruetatik libre.

Ia mende erdi beranduago, handik ailegatutako berriak ditugu pil-pilean gurean, hedabide zein agenda politikoetan sekulako protagonismoa hartuta. Hara non agertzen zaizkigun berriz CIA eta Euskal Herria lotuta alde batetik eta arrazakeria bestetik; baina beste era batera ekarriak. Hasteko, GALen afera berpiztua ageri zaigu, guztiz indartua. Berri pozgarritzat har liteke, azkenean guztiz argituko den itxaropenarekin, baina sakonean zeharo biluzten gaituen nobedadea da, agerian uzten baitu egia eta justiziaren izenean urratsik egiten bada, inteligentzia (sic) agentzia hark erabakitako desklasifikazio baten ondorioz izango dela neurri handi batean. Batek daki zergatik egina, batek daki zergatik orain hauspotua.

George Floyden erailketa izan da biluzik utzi gaituen beste gaia. Tristea ere bada ikustea Minneapolisen gertatuak hemen izan duen eragina askoz ere handiagoa izan dela dezente hurbilago gertatutako gauza bertsuek izan dutena baino. Ez hark hemen erantzunik merezi ez zuelako, hemengoek izan ez dutelako baizik. Eta tristura patetismo ere bilakatzen da, hangoaren mimetismo hutsez soilik otu zaielako hemen batzuei Urdaneta, Elkano eta enparauei buruz neurriak eskatzea. Baita Mexiko Berriko Albuquerquen sutara botatako Juan de Oñate nor zen Googlen begiratzea ere.

Inoren txistuaren doinuan dantza egiteak, inoren agendaren arabera jarduteak, baditu bere arriskuak. Adibidez, ondo datorkiolako (datorkigulako) CIAren dokumentu bat garaipen gisa gehiegi astintzen duenak jakin beharko luke agian bihar edo etzi norbait bueltan etorriko zaiola kaltegarri gerta lekiokeen beste dokumentu batekin. Baita George Floyderenaren ondoren sortutako zirimolan murgiltzea baino eraginkorragoa izan daitekeela geure dinamika propioak sortu, eztabaidatu eta erabakiak hartzea ere.

Gustura ikusiko nituzke Uztaritzen 48 urteren bueltan Monzon, Etxabe, Bieter eta Urza eztabaidan, CIA, yankiak eta arrazakeria hizpide. Baita beste hainbat gairi buruz ere. Zoritxarrez bakarra dago bizirik. Mugimendu errebisionistena ikusita nork daki biharko Donostian zenbat kale izen aldatuko diren, zenbat monumentu botako, zenbat domina kenduko, baina Carmelo Urzaren Urrezko Danborrak behintzat betirako iraungo duelakoan gaude. Hala bedi.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna