Belgika

Trofeoa nahi du, azken aldian hirugarren izan ondoren

2022ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Inoizko jokalari sortarik onena dauka Belgikak, baina txapelketa handi bat irabazi ezinik dabil. 2018ko Munduko Kopan egon zen gertuen: hirugarren izan zen. Goi mailako taldea da Roberto Martinezena, zelai erditik aurrera batik bat. Kevin De Bruyne da liderra, eta inguruan ditu Tielemans, Lukaku, Carrasco, Hazard... Real Madrilekoa itxuraldatu egiten da selekzioarekin. Atzeko lerroa du ahulena Belgikak. Atepean bizi asegurua du, ordea: Thibaut Courtois.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.