PERTSONAIA. Erik Nielsen

BOSeko zuzendari titular berria

Igor Susaeta -

2014ko abenduak 13
Erik Nielsen estatubatuarra (Iowa, 1977) da BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular berria. Hartara, hutsik zegoen kargua hartuko du. Izan ere, aurrekoaren, Gunter Neuhold austriarraren kontratua iazko udan amaitu zenetik, BOSek ez zeukan zuzendari titularrik. Datorren urteko irailean hartuko du orkestraren batuta, eta 2018ko uda bitartean zuzenduko. Aukeraketa egiteko orduan, BOSen patronatuak adierazi du kontuan hartu duela Nielsenek orkestrak zuzentzeko daukan abilezia, eta baita musikariekin erakutsi izan duen ulermena ere. «Gaitasun handiko eta etorkizun oparoko zuzendaria da».

Nielsenek zazpi edo zortzi programa sinfoniko zuzenduko ditu denboraldi bakoitzean, baina, aurretik hartuta zeuzkan konpromisoak direla medio, ziurrenik gutxiagoren ardura izango du lehen sasoian, 2015-2016koan.

Orkestra zuzendaritza ikasketak Filadelfiako (Pennsylvania, AEB) Curtis institutuan egin zituen, eta New Yorkeko The Juilliard School entzutetsuan harpan eta oboean espezializatu zen. Harpa jotzaile gisa Berlingo Filarmonikoko kidea izan zen, eta bakarlari gisa ere jardun zuen, hainbat maisuren esanetara: Claudio Abbado, Daniel Barenboim, Michael Tilson Thomas...

Orkestra zuzendaritzari dagokionez, Alemanian bertan nabarmendu da. Izan ere, Frankfurteko Irrati Orkestra eta Stuttgartekoa zuzendu ditu, besteak beste. Operak zuzentzen ere nabarmendu da; esaterako, Ariadne auf Naxos Richard Straussen obra taularatu zuen 2010ean, Bostongo Operarekin.

BOSeko musikariak ezagutzen ditu Nielsenek, haiekin dozena erdi bat aldiz lan egindakoa delako. 2012ko apirilean egin zuen debuta, eta orain aste batzuk ere zuzendu zituen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna