Celia Crespo. Elikagai bankuko kidea

«Orain dela 50 urte baino gehiago hasi ginen elikagaiak banatzen»

IDOIA ZABALETA / ARP.
K Saioa Alkaiza(h)
2014ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Berdin-berdin ibiltzen da Celia Crespo (Urdiain, 1973) janariz betetako kamioiak husten, elikagaiak banatzen edo txostenak egiten. Caritaseko kidea da, eta Altsasuko elikagaien bankuan dabil buru-belarri lanean. Orain, festei hasiera ematea egokitu zaio; berak botako du txupinazoa. «Kontent» dago aukerarekin, «oso pozik». Izan ere, jakin badaki ongi egindako lana eskertzeko eskaini dietela udaletxelo balkoitik suziria piztea. «Plazera da guk egindakoa baloratzen dutela ikustea».

Izquierda-Ezkerra udal taldeari zegokion txupinazoa, baina zuen esku utzi du. Pozik erabakiarekin?

Bai, gugan pentsatu dute, eta hori ohore handia da. Haien ustez, lan polita egiten dugu herritarrei laguntzen, janaria banatzen. Egoera ez dago batere ongi, eta jende mordoa dago nahiko gaizki. Egoera horretan, guk, elikagai bankuan, ahal duguna egiten dugu, eta, dirudienez, elikagai banaketa eskertu egiten dute.

Nola hartu zenuten suziria botatzeko eskaintza?

Pozez, eta, aldi berean, urduritasunez. Taldekideek erabaki zuten nik eta beste kide batek, Rosa Goikoetxeak, botatzea, eta gu, prest. Dena den, berdin du zeinek botako duen; taldeari ematea eskertzen dugu.

Altsasun aritzen zarete elikagaiak banatzen. Nolakoa da zuen lana?

Jakiak Iruñeko elikagai bankutik eta Europako bankutik ekartzen ditugu. Ondoren, hilabetean behin, beharra duten familiei ematen dizkiegu.

Krisia dela medio, badirudi orain dela gutxi hasi zirela elikagai bankuak lanean, baina zuek denbora pila daramazue, ez da hala?

Kontua da krisiaren harira argitara eman dela gure lana, baina orain dela 50 urte baino gehiago hasi ginen gu elikagaiak banatzen.

Ekonomikoki larri dabiltzan pertsonekin aritzen zarete zuek. Festetan, herritar guztiek dute gozatzeko aukera?

Ez, denek ez dute gozatuko. Batzuk aterako dira umeekin kalera, eta ezingo dira traste horietan —barraketan— ibili. Edo, umeak horietan ibili ahal izateko, kenduko dute janaria erosteko dirutik, edo arropatik... denon eskura egongo diren festak antolatzen saiatu behar dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.