EGUTEGIA

2019ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuko presidentea izendatzeko inbestidura saioa honako arauen bidez egiten da:

Inbestidura saioaren aurretik

Hiru egun. Inbestidura saioa hiru egun lehenago iragarri behar da.

Inbestidura saioan

Hasiera. Parlamentuko lehendakariak ganberari jakinaraziko dio hautagai proposamena.

Programa politikoa. Proposatuko hautagaiak programa politikoa azalduko du, denbora mugarik gabe, eta parlamentuaren konfiantza eskatuko du.

Ordu erdi. Parlamentuko talde bakoitzeko ordezkari batek ordu erdiko tartea izango du hitz egiteko.

Mugarik ez. Presidentegaiak nahi beste aldiz har dezake hitza.

Bozketa. 20:30ean izango da bozketa. Parte hartzaileen botoa isilekoa izango da. Hautagaiak gehiengo osoa lortuko balu, presidente izateko babesa lortuko luke. Gehiengo hori lortuko ez balu, beste bozketa bat egingo litzateke, aurreko bozketa baino 24 ordu geroago (ostiralean, 20:30ean). Gehiengo soila eskuratzea nahikoa izango litzateke orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.