Koronabirusa

Beste 753 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean

2020ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Bezperan baino hiru mila PCR proba gutxiago egin ziren herenegun Hego Euskal Herrian, eta, hala ere, aurreko egunean baino koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte. 753 positibo zenbatu dituzte ostegunean egindako 10.981 probetan, bezperan baino 145 gehiago.

Nafarroan atzeman dute kasu gehien: 335. Egindako PCR proben gaineko positibotasun tasa %11koa da.

Hegoaldeko gainerako lurraldeei dagokienez, Bizkaian 186 izan dira, eta Araban, 70; bietan egin du gora positibo kopuruak. Hala, soilik Gipuzkoan gutxitu dira egun bakarrean erregistratutako kasuak: 142 zenbatu dituzte, aurreko egunean baino 33 gutxiago.

Azken egunean 49 pertsona ospitaleratu dituzte Hegoaldean. Oraintxe bertan 440 lagun daude erietxeratuta, eta horietatik 83 ZIU zainketa intentsiboetako unitatean daude.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du lau lagun hil direla birusarekin. Gainera, zahar etxeetak­o beste hiru egoiliar ere zendu dira: bi Bizkaian eta bat Araban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.