Apirilaren 21ean protesta eginen du Ikama taldeak

2021eko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Ikama ikasle antolakundeak protesta bat antolatu duapirilaren 21erako, Nazkatuta gaudelako, ikasleria martxan lelopean.«Inoiz izan den ikasturterik zailena» izan dela salatu dute. COVID-19ak eragindako pandemiaren aurka ikastetxeetan hartu diren neurriak arinegiak izan dira, Ikamaren arabera: «Hezkuntza guneetan osasun baldintzak bermatu gabe garatu behar izan dugu jarduna. Kalean harreman sozialak murrizten zituzten bitartean, ikasgelek gainezka jarraitzen zuten».

Hori ikusirik, ikasgeletako kopuruak apaltzea, kontrol soziala gelditzea, beharrezko baliabideak eskuragarri izatea, protokolo eraginkorrak plantan ezartzea eta euskaraz ikasteko beharrezko tresnak izatea aldarrikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.