Albistea entzun

1637

Tulipanen burbuila

Berria -

2014ko abuztuak 20

Bat-batean, landare bat urrearen pareko bihurtu zen XVII. mendean. Herbehereetan gertatu zen, tulipanekin. Landarea, jatorriz, Asia erdialdekoa da, eta sultanen lorategiak apaintzeko erabiltzen zituzten, adibidez, gaur egungo Turkian. Germaniako Erromatar Inperio Santuko Maximiliano II.a enperadorearentzat lan egiten zuen Carolus Clusious botanikari flandiarrak Herbeheretara eraman zuen lorea aberatsenen lorategiak apaintzeko, eta hango dirudunek goi klaseen sinbolotzat hartu zuten. Tulipanaren sukar antzeko bat hedatu zen, eta prezioak neurririk barik egin zuen gora 1635 eta 1636an. Lora bakarragatik 6.000 florin ordaindu zituzten Haarlemen. Sekulako dirutza, garaiko batez besteko soldata 200 eta 400 florin artekoa zela kontuan hartuz gero. Tulipanaren sukarraren tamaina ikusirik, etorkizuneko lehen merkatua sortu zuten: hau da, produktua errentagarria izango zela sinetsita, etorkizunean egingo zituzten kontratuak eta inbertsioak sinatzen zituzten prezioak aurrez ezarrita. Negozio eredu horri windhandel izena jarri zioten, airearen negozioa. Eta halaxe, airez puztu zen negozioa ziztada bakarrarekin hustu zen. 1637ko otsailaren 5a izan zen burbuilaren azken eguna: 90.000 florinen truke saldu zituzten 99 landara. Hurrengo egunean kilo erdi tulipan jarri zituzten salmentan 1.250 florinen truke, baina ez zuen inork erosi. Izua zabaldu zen, eta burbuila lehertu. Mundu guztiak nahi zituen tulipanak lehenbailehen saldu, prezioa guztiz hondoratu aurretik. Eta zenbat eta tulipan eskaintza gehiago, prezioak orduan eta beherago. Milaka lagun geratu ziren kiebran, eta Herbehereetako ekonomia ere hondoratu egin zen. Gogorra izan zen historiako lehen burbuila espekulatiboaren faktura.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Koordinazio batzordearen bileraren hasiera, atzo, Iruñean, Nafarroako Jauregian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Madrilek eta Iruñeak 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute 2020rako

Joxerra Senar

Metodologia zehaztuta, Nafarroak lehen bi urteetan gehiago pagatu zuenez, estatuak 138 milioi euro itzuliko dizkio. Aurtengo ekarpenari dagokionez, doikuntzak eginda «aldekoa» izatea espero dute

Sindikatuen banderak, atzo Bilbon eginiko manifestazioan. ©O. MATXIN EDESA / FOKU

Akordiorik eza FVEMeko zuzendarien errua dela salatu dute sindikatuek

Imanol Magro Eizmendi

CCOOk, LABek eta UGTk bilera eskatu diote Bizkaiko patronalari hilaren 12ko asterako. ELAk greba mugagabearen aukera aipatu du

Petroliontzi bat Gazpromen egoitza inguruan, San Petersburgon. ©ANATOLi MALTSEV / EFE

Errusiako petrolioari 60 dolarreko muga jarri dio Europako Batasunak

Iker Aranburu

Astelehenean jarriko du indarrean, hango petrolioa erosteko ia erabateko debekuarekin batera.

 ©Joxean Apeztegia

Industria eta kontsumoa apaldu egin dira urteko hirugarren hiruhilekoan

Iker Aranburu

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiak gutxigatik egin dio izkin atzeraldiari: BPGa %0,1 hazi da bigarren hiruhilekotik hirugarrenera

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.