Ekonomia eta ingurumenaren zaintza uztartu nahi ditu Madrilek

Erredakzioa
2020ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
«Dikotomia faltsu bat dago garapen ekonomikoaren eta ingurumenaren zaintzaren artean». Halaxe adierazi zuen atzo Teresa Ribera Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministroak gai hori bera eta demografiarena jorratzeko osaturiko Espainiako Kongresuko batzordean. Klima aldaketari aurre egiteko neurri sorta bat iragarri zuen Riberak, eta ekonomiaren eta lurraldearen garapenarekin lotu zuen zuzenean. Adierazi zuen martxoa baino lehen hasi nahi dutela klima aldaketari buruzko legeaz eztabaidan, baina, itxaron gabe, fenomenoaren ondorioei aurre egiteko planak dituztela martxan: bertzeak bertze, lehorteen eta suteen aurkakoak, uraren eta biodibertsitatearen zaintzarakoak edota energia berriztagarrien erabileraren aldekoak. Klima larrialdiari aurre eginez enplegua sortzeko aukera dagoela nabarmendu zuen Riberak, ekonomia zirkularra martxan jarrita, bertzeak bertze.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.