CAF irabazietara itzuli da, salmenta handien bidez

Iker Aranburu.
2021eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
CAFek atzean utzi ditu iazko emaitza goibelak. Pandemiak eragindako kontratazioen geldotzea amaitu zaio Beasaingo enpresari, eta 2021eko lehen seihilekoan 2.004 milioi euroren kontratuak eskuratu ditu, iaz tarte horretan baino 3,3 aldiz gehiago. Kontratu oparoen artean dago Parisko RERB aldiriko linearako lortutakoa, zenbait buruhauste eman dizkiona: Bombardierrekin batera lortu zuen, baina hura Alstomek erosi zuenean, jabe berriak zalantzan jarri zuen proiektua. Azkenean, baina, hura egiteko konpromisoa hartu du Alstomek Ile-de-Franceko agintariekin, eta kontratua sinatuta dago. Espainian, berriz, Renferen kontratu handienak ihes egin dio CAFi, baina autobus elektrikoen merkatuaren zati handi bat bereganatzen ari da, Solaris filialaren bidez (gas naturaleko 250 autobus Madrilerako eta 30 hibrido Bartzelonarako). Kontratu horiei eta beste batzuei esker, eskari zorroa inoizko maila handienera itzuli da berriro, 9.400 milioi eurora.

Eskariak ez ezik, salmentak ere bizkortu ditu Beasaingo konpainiak. Urtarriletik ekainera 1.411 milioi euroren fakturazioa izan du, duela urtebete baino %26 gehiago. Horiekin, eta iaz dibisekin izandako arazorik gabe,CAFek 42 milioi euro irabazi ditu urteko lehen erdian —iaz, 35 milioi galdu zituen tarte horretan—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.