Albistea entzun

Ezkabatik ihes egin zuen preso baten gorpuzkiak identifikatu dituzte

Nafarroako Gobernuak sortutako DNA bankuari esker atzeman dituzte Leoncio de la Fuenteren gorpuzkiak. Larrasoañan exekutatu zuten
Aranzadikoak Ezkabako gorpuzkiak aztertzen, 2018an.
Aranzadikoak Ezkabako gorpuzkiak aztertzen, 2018an. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Larretxea Agirre -

2020ko uztailak 2

Nafarroako Gobernuak Ezkaban preso egon ziren eta Larrasoañan (Nafarroa) exekutatu zituzten lau pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu zituen 2018ko uztailean. Paulina Lizoainen testigantzari esker jakin zuen Nafarroako Gobernuak han izandako exekuzioen berri. 89 urteko herritar horrek haurra zela ikusi zuen lau lagunen hilketa, eta Nafarroako Gobernuak Esteribarren hobitik ateratzeko lan batzuk egin ondoren erabaki zuen ikusitakoa kontatzea.

Leoncio de la Fuente Ramosen gorpuzkiak identifikatu dituzte orain gorpuzki horien artean, haren alabak Nafarroako DNA bankuan utzitako lagin bati esker. Valladolideko Fresno El Viejo (Espainia) herrikoa zen De la Fuente Ramos, eta sei seme-alaba zituen. 1937ko abuztuaren 22an iritsi zen Ezkabako espetxera, 36 urte zituela. 1938ko maiatzaren 22an kartzela horretatik egindako talde ihesean parte hartu zuten 795 presoetako bat izan zen. Ihes egin eta berehala harrapatu zuten, bertze 206 presorekin batera, eta Larrasoañan exekutatu eta hobiratu zuten.

Nafarroako Gobernuak 2016an sortu zuen DNA bankua, eta hantxe dituzte jasoak Nafarroan fusilatutako 230 pertsonaren senitartekoen DNA laginak. Horri esker lortu dute identifikatzea Larrasoañan fusilatutako presoa. Gainera, aurretiazko hipotesirik egin gabe identifikatu dituzten lehenengo gorpuzkiak dira De la Fuente Ramosenak.

Deia senideei

Nafarroako Memoriaren Institutuak deia egin die fusilatuen senitartekoei beren laginak utz ditzaten, halako identifikazio gehiago egin ahal izateko. Orain arteko lana eskertu du gobernuak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elhadji Ndiaye omentzeko ekitaldia, Iruñeko Arrotxapea auzoan, iaz. ©JESUS DIGES / EFE

ESPALOIAN ITOTAKO BIZITZA

Ion Orzaiz

Duela bost urte, 2016ko urriaren 25ean, Elhadji Ndiaye senegaldarra zendu zen, Espainiako Poliziaren zaintzapean, Iruñean. Atxiloketa bortitz baten ostean konfirmatu zuten hila zela. Poliziaren jokabide arrazisten ondorio dela uste dute Ndiayeren lagunek eta gobernuz kanpoko erakundeek.
Egonkorrak bilakatu dira Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean Frantziako indar armatuek egiten dituzten kontrolak. ©BOB EDME

Sistemaren belauna lepoan

Oihana Teyseyre Koskarat - Jone Arruabarrena - Ion Orzaiz -Javi West Larrañaga

Migratzaileen aurkako jazarpena fenomeno orokortua da Euskal Herrian. Adituek eta gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute Poliziak «sistematikoki» erabiltzen duela bortxa pertsona arrazializatuen aurka.
 ©BERRIA

«Polizia, nahitaez, giltzarri da gizarte arrazista iraunarazteko»

Maite Asensio Lozano

Segurtasunaren zein mehatxuen inguruan zabaltzen diren ideiak «eraikuntza politikotzat» dauzka Douhaibik; horrekin lotu ditu kolektibo arrazializatuen aurkako kriminalizazioa eta jazarpen poliziala.
 ©BERRIA

«Behartu nahi gaituzte Poliziaren aurrean behera begiratzera»

Ion Orzaiz

Modou Faye, 'Beltxa'. Senegal atzean utzita, Iruñera iritsi zen duela urte asko. Paperak ditu orain, Africa United elkarteko burua da, baina horrek ez du Poliziaren jazarpenetik libratu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.