HIZTEGI LABURRA

2018ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Start-up. Enpresa hasiberriak. Oso berritzaileak, eta, oro har, aurretik existitzen ez ziren ideia, teknologia edo negozio ereduak indarrean jartzen dituztenak.

Scale-up. Aurreko hiru urteetan negozio bolumena urtero %20 handitzen duen enpresa, gutxienez hamar langile dituenean. Hazkunde handiko enpresa ere deitzen zaie.

Gazela. Asko jota bost urte dituzten hazkunde handiko enpresak.

Adarbakarra. Konpainia pribatuak dira. Inbertitzaileen artean proiektua garatzeko finantzaketa bildu ondoren, balizko merkatu balioa mila milioi dolarretik gora (807 milioi euro) kalkulatzen zaien enpresak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.