EBko hitzarmenak erreformatzera deitu du EAJk

2022ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Europaren Eguna izan zen, atzo, eta, horren harira, EAJk deitu zuen EB Europako Batasuneko hitzarmenak erreformatzeko konbentzio bat osatzera. Andoni Ortuzar EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak ohar batean nabarmendu zuenez, Europak eduki beharko luke «herriei tokia egingo dien konstituzio federal bat».

Ortuzarren iritziz, EBk bere subiranotasuna «sendotu» behar du «gai giltzarrietan», hala nola,«defentsan, segurtasunean, zerga batasunean, energian, immigrazioan eta babes sozialean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.