Zaldibar Argitu herri plataformak Sololuze eta Beltran gogora ekarri ditu

Afixak eta marrazkiak jarri dituzte balkoi eta leihoetan, Zaldibarko auzia argi dadila eskatzeko. 50 egun bete dira zabortegia amildu zenetik

Atzo iluntzean Zaldibarko balkoietan jarritako afixak eta marrazkiak. M. RAMIREZ / FOKU.
gotzon hermosilla
2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Zallako (Bizkaia) Zaldibar Argitu plataformak ez du ahaztu nahi Alberto Sololuzek eta Joaquin Beltranek —azken hori, Zallako herrikidea desagerturik jarraitzen dutela, joan den otsailaren 6an Verter Recycling 2002 SM enpresak Zaldibarren (Bizkaia) zuen hondakindegia maldan behera amildu zenetik. Koronabirusaren krisiak ekarritako larrialdi egoerak ezinezko egiten du bestelako mobilizaziorik antolatzea, eta horregatik erabaki dute konfinamenduak iraun bitartean ostegunero protesta balkoi eta leihoetara eramango dutela. Atzo, osteguna izaki, berriro ere egin zuten Sololuze eta Beltranen aldeko aldarria.

Zallako plataformak antolatzen du protestaldia, baina beste zenbait herritako Zaldibar Argitu plataformek ere bat egin dute deialdiarekin. Kartelak, marrazkiak eta antzekoak jarri zituzten leiho eta balkoietan, Zaldibarko zabortegiaren auzia argi dadin eta desagertutako bi langileen bila jarrai dezaten galdegiteko.

50 egun bete dira Zaldibarko hondakindegian luizia gertatu eta Sololuze eta Beltran zaborren azpian lurperaturik geratu zirenetik. Bilaketa lanek «bide onean» jarraitzen dute, Eusko Jaurlaritzaren esanetan, baina oraingoz ez dute emaitzarik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.