Iaz eskura izandako hura irabazi nahi du gaur Oriok, etxean, Euskotren ligan

Zazpigarren jardunaldia dute, eta ligaren erdia osatuko dute gaurkoarekin. Oriok herrian irabazi nahi du aurreneko aldiz, zaleen aurrean

Aitor Manterola Garate.
2019ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Oriok aukera ona dauka gaur inoiz lortu ez duena lortzeko: Euskotren ligako etxeko estropada irabazi. Faboritoa denik ezin da ezkutatu, ligako buruan delako ez ezik, azken hiru estropadetan nagusitasun handia azaldu duelako. Gipuzkoako Txapelketan, esate baterako, aise menderatu zituen aurkari guztiak, aurreko asteazkenean, Donostian. Ligak lan erdiak osatuko ditu gaur.

Lehen aldiz irabazi zuen herrialdeko txapelketa, eta, gaur gauza bera lortzen badu herrian, iazko zapore garratza gozatuko du, hiru segundo bakarrik izan baitzituen sobera etxean nagusitzeko.

Arraun Lagunak kolpea hartuta azalduko da, asteazkenean seigarren egin zuelako. Euskadiko Txapelketatik kanpo geratu da emaitza horrekin. Donostiarra eta Hondarribia haien arteko lehian murgilduko dira gaur ere, azkena ez izango. Bi puntuko koska baino ez dago donostiarren alde sailkapenean.

ETE liga Sestaon, gaur

ETE ligako traineruak Sestaon lehiatuko dira (11: 00), seigarren jardunaldian, aurreko asteburuan sailkapenaren buruan aldaketa handia egon eta gero. Zumaia da lider, eta Hibaika eta Tolosaldearekin joango da, azken txandan. Puntu bateko aldea du Zumaiak lehen postuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.