Galdeketarako 'Bai edo bai' kanpaina aurkeztu du ANCk

2014ko irailaren 18a
00:00
Entzun
ANC Biltzar Nazional Katalanak eta Omnium Cultural elkarteak bultzatutako Ara es l'hora mugimenduak Bai edo bai kanpaina hasi du azaroaren 9an egitekoa den galdeketari begira. Kontsultako bi galderetan «gehiengoak baiezko bikoitza» erantzutea da xedea.

Kataluniako herritar ororengana iritsi eta atxikimendua lortzeko, 100.000 boluntario behar dituzte. Carme Forcadell ANCko presidenteak «laguntza» eskatu du helburuak erdiesteko, eta nabarmendu du iragan ostiraleko Diada eguna «independentziaren aldekoen» erakusle izan zela. Baikor da, gainera, galdeketaz: «Ez dago motiborik azaroaren 9an hautetsontzietara ez jotzeko. Bozkatu eta irabazi egingo dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.